Txapelketa honen helburua Galdakaoko lonjetako gazteen arteko harremana sendotzea eta garatzea da. Inskripzioen kostua 2 eurokoa izango da pertsonako.
“Gdko-ko Txamiak” izeneko programa zabaldu berri dute Galdakaon. Gazteen parte hartzea eta euren arteko harremanak sendotzea eta garatzea bilatzen du Galdakaoko Udalak kontratatu eta Susterrak Elkarteak garatu duen programa honek. Horiek horrela, uztailaren 10ean eta 11n I. Txamien arteko Futbito Txapelketa antolatu dute Urretan, herriko gazteen ekimenez sortua.
Txapelketan parte hartzekoa nahikoa da 688 680 840 telefonora deitu, izena eman eta pertsonako 2 euroko zenbateko sinbolikoa ordaintzea.
70 LONJA GALDAKAON
Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez gaur egun herrian 70 lonja inguru daude eta adin tartea 15 eta 35 urte bitartekoa da. Hori dela eta, gazteei jarduerak eta ekimenak eskaini nahi dituzte. “Programa honek gune horietara hurbildu eta gazteekin konektatu nahi du, loturak, elkarrizketak, konponbideak, erantzunak eta ekimenak eragiteko“, diote.
