→Galdakao

Ibaizabal Saskibaloi Taldeak Euskal Kopako fase finalarako txartela lortu du

galdakao ibaizabal 2017 euskal kopa aurretiko fasea

Añares Rioja Iraurgi talde gipuzkoarra irabazita (65-52), Euskal Kopako fase finalean izango dira GDKO Ibaizabaleko neskak.

65-52 irabazi dio Ibaizabalek Iraurgiri // Irune Mayor, Ibaizabal ST

Añares Rioja Iraurgi talde gipuzkoarra irabazita (65-52), Euskal Kopako fase finalean izango dira GDKO Ibaizabaleko neskak. Modu horretan, Gernikako taldea izango dute aurkari.

Irailaren 23an, larunbatez, jokatuko dira finalera klasifikatzeko bi finalaurrekoak eta igandean final nagusia izango da. Partidak Urretako kiroldegian izango dira, sarrera doan.

Emakumeen Euskal Kopa 2017

Irailak 23, larunbata

17:00 1. finalaurrekoa: Lacturale Araski vs IDK Gipuzkoa

19:30 2. finalaurrekoa: Lointek Gernika Bizkaia vs GDKO Ibaizabal

Irailak 24, igandea

11:30 Finala

13:30 3. eta 4. postuak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak