Ipuin kontalari tailer berezia antolatu dute urriaren 20tik 22ra bitartean Galdakaoko Udal Liburutegietan.
Urriaren 20tik aurrera Galdakaoko liburutegiek Irati Bediaga herrikidearen “Beldarraren hegaldia” ipuina izango dute eskuragarri, gazteen irakurzaletasuna sustatzeko eta liburutegia aisialdirako eremu erakaragarri gisa ikusteko.
Era berean, ipuin kontalari tailer berezia antolatu dute Galdakaoko liburtegi ezberdinetan, 18:00etatik 19:00etara:
- Urriak 20, asteartea: Torrezabal Kultur Etxea
- Urriak 21, asteazkena: Usansoloko Liburutegia
- Urriak 22, osteguna: Aperribaiko Liburutegia
