Jose Mari Gonzalez “Jou” Maximo Moreno Musika Eskolako zuzendariak partaidetza berezia egin du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS). Jou Gonzalez Doctor Deseo taldeko saxofonista da eta Francis Diez abeslariarekin eta EOSarekin batera, “Cuánto frío hace en Saturno” kantaren moldaketan parte hartu du, saxofoia joaz.
Fernando Velazquez konpositorearen zuzendaritzapean, EOSek Zea Mays eta Doctor Deseo euskal taldeen zenbait kanta ezagun bertsio sinfonikoan egokitu ditu (Zea Maysen “Elektrizitatea”, “Gaur” eta “Negua joan da ta”, eta Doctor Deseoren “Corazón de tango”, “Cuánto frío hace en Saturno” eta “Una mirada distinta”) eta ikuskizuna grabatu dute Jabi Elortegiren gidaritzapean. Emanaldia ETB1en estreinatu zuten irailaren 2an eta hilaren 9an ikusgai izango da berriro ere ETB2n, 13:30ean.
