→Galdakao

Kike Amonarrizek Galdakaoko euskararen erabilera aztertuko du apirilaren 28an

basauri kike amonarriz elkarrizketa 2015

Gandasegi eskolako balio anitzeko gelak Kike Amonarriz soziologoa eta Eitb-ko aurkezlea hartuko du apirilaren 28an, ostegunez. Euskara bidegurutzean Galdakaon: jakitetik egitera ala ez egitetik bazterrera? hitzaldia eskainiko du 18:00etatik aurrera.

Galdakaoko Udalaren Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuak bultzatutako hitzaldia da eta “amaitzen ari den zikloaren eta gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusiak aipatuko ditugu. Zertan aurreratu dugun eta zertan ez; non ditugun erronkarik nagusienak, zer egin daitekeen hizkuntza normalizazio prozesua eta euskararen aldeko dinamika soziala aktibatzeko, baita norbanakook zer egin dezakegun ere“, diote udal ordezkariek.

 

 

 


Iaz elkarrizketa egin genion Kike Amonarrizi Geurian: http://goo.gl/CLkIHO

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak