Sareak

☉ Galdakao

Korrikak 400 lagun bildu ditu Nepalen, Galdakaoko Samsara Elkartearekin

Galdakaoko Samsara Elkarteak Nepaleko Ear Care Elkartearekin batera antolatu zuten martxoaren 18an Korrika. Hilaren 25ean ere Korrika egingo dute.

|

galdakao nepal korrika 2017 samsara elkartea
Argazkian Korrikaren alde martxoaren 18an aritu ziren nepaldarrak eta Galdakaoko Samsara Elkarteko kideak :: Samsara Elkartea, Facebook

Nazioartean ere ezaguna da euskararen aldeko Korrika eta Galdakaotik Nepalera egin du pausoa. Galdakaoko Samsara Elkarteak Nepaleko Ear Care Elkartearekin batera antolatu zuten martxoaren 18an Korrika. Patan hirian izan zen eta 100 lagun inguru biltzea lortu zuten, peto, lekuko, kartel eta guzti.

Alde batetik, euskararen aldeko aldarria egin dute eta bestetik, Samsara Elkarteak Nepaleko ikastetxe eta monasterioetan entzumeneko gaixotasunak aurrezaintzeko egiten duen lana nabarmentzea izan da helburua.

MARTXOAREN 25EAN, 300 LAGUN KORRIKAREN ALDE

Era berean, martxoaren 25ean Nepaleko Nuwakot barrutian Korrikaren aldeko beste lasterketa bat egingo dute 08:00etatik aurrera. Bertan Samsara Elkartea 2015eko lurrikarak suntsitu zituen 55 etxebizitza berreraikitzen dabil. Euskararen alde 300 pertsonek parte hartuko dute.

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia

|

Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.

Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.

Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Petankan jolastea Galdakaoko jaietan: hobeto ajearekin ala ajerik gabe?

|

Petanka adinekoentzat soilik dela gezurtatu dute Galdakaoko jaietan. Atzo kuadrillen arteko Petanka Txapelketa antolatu zuten Zuhatzun eta 36 kuadrillak hartu zuten parte, gehienak gazteez osatutakoak. Santi Vincente Euskadiko Petanka Federazioko lehendakariordearekin eta atzoko irabazleekin berba egin genuen: Dekantzekoz kuadrillako Unairekin (txapeldunak) eta Antzeko kuadrillako Ainararekin eta Endikarekin (bigarrenak).

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Dekantzekoz kuadrillak irabazi du Galdakaoko jaietako Petanka txapelketa

|

Petanka txapelketa izan da gaur Galdakaoko jaietan. Guztira 36 kuadrillak hartu dute parte eta aurten irabazle izan da Dekantzekoz, bigarren sailkatu da Antzeko eta hirugarren Mussularik Gabe.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Oheak ajea pasatzeko bakarrik ez, lasterketak egiteko ere erabiltzen dituzte Galdakaon!

|

Partaideetako batzuk, ziztu bizian // Geuria

Atzo hasi ziren aurtengo Santakurtzak, eta gogotsu ekion zioten jaiari galdakaoztarrek. Gaur, bigarren egun honetan, oheak kalera atera dituzte, errepidera, eta ohe lasterketak irudi dibertagarri bezain ikusgarriak utzi dizkigu.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Nork irabaziko du Limoi Saria Galdakaoko jaietan? Inkesta egin dugu!

|

Atzo hasi ziren Galdakaoko jaiak eta bertan izan ginen GEURIAko kazetariok. Kuadrillen desfilea bitartean inkesta egin genuen gazteekin: Zein kuadrillak irabaziko du aurtengo santakurtzetarako sortu berri duten Limoi Saria? Eta zeinek kenduko dio txapeldunaren lekua Patxikuri?

Osorik irakurri