Hirugarren urtez jarraian, Ortuondo Gaztetxeko Irrati proiektuak eta Susterra Elkarteak Laburmetrai lehiaketa antolatu dute. Film laburren proiekzioa Galdakaoko jaietan izango da, irailaren 11n 21:30etatik aurrera Gazte Asanbladaren txosnan.
Lehiaketan parte hartzeko epea dagoeneko martxan da eta lanak bidaltzeko azken eguna irailaren 9a izango da. Gaia eta hizkuntza libreak dira eta film laburren iraupena 1 eta 5 minutu artekoa izango da, mp4 formatuan. Partaideek galdakaofilm@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte euren lanak.
Epaimahaia osatuko dute zinemagintzako eta arte, letra eta informazio arloetako hiru adituk. Hauek bi sari banatuko dituzte: epaimahaiaren saria (Urdaibaitik itsas bidaia Hegaluze itsasontzian, 10 pertsonentzako) eta antzezpen onena (eskape jolasa Mad Mansion-en, 5 pertsonentzako). Era berean, ikusleek ere bozkatzeko aukera izango dute eta lanik bozkatuenak indabada bazkaria Loiuko sagardotegian 10 lagunentzako saria irabaziko du.
