Rosendorena eta gero, Torrezabalek antolatzen duen bigarren kontzertua izango da Los Rebeldesena. Sarrerak hamabi eurotan daude salgai
Rock and rollak berriro bisitatuko du Galdakao. Apirilaren 9an, larunbatez, Los Rebeldes talde bartzelonarrak kontzertua eskainiko du Torrezabal Aretoan 22:15etik aurrera. Ordu eta erdiko ikuskizuna izango da eta bertan euren azkenengo diskoa aurkeztuko dute. Aurretik, Santiago Delgado y los Runaway Lovers talde bilbotarrak joko du. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke alde aurreko salmentan eta kontzertuaren egunean bertan 14 eurotan egongo dira salgai.
Torrezabalgo areto berritua abenduaren 11n inauguratu zuten, Rockein lehiaketan partaide izan ziren talde galdakoztarrekin. Abenduaren 12an ere ateak ireki zituen aretoak Rosendo musikaria hartzeko eta sarrera guztiak agortu zituen, hau da, 600 sarrera saldu eta Torrezabal bete egin zen.
