→Galdakao

Ume bat itotzetik salbatu du Galdakaoko udaltzain batek Gironan

galdakao udala 2017 lloret de mar

Oporretan zegoela, sei urteko ume bat ito zedin ekidin zuen Mario Lazaro Galdakaoko udaltzainak Lloret de Marreko holtel bateko igerilekuan.

Oporretan zegoela, sei urteko ume bat ito zedin ekidin zuen Mario Lazaro Galdakaoko udaltzainak Lloret de Marreko holtel bateko igerilekuan

Ezbeharra uztailaren 18an izan zen Lloret de Mar herriko (Girona) hotel bateko igerilekuan. Sei urteko ume bat itotzen ari zela ohartu zen Lazaro eta igerilekutik atera zuen, taupada barik. Horiek horrela, masaje kardiakoa egin zion bihotz-arnasetako gelditzeko ekiditeko eta bitartean igerilekuko sorosleak osasun zerbitzuei deitu zien. “Pixkanaka pixkanaka umea bere onera itzuli zen: ura kanporatzen hasi zen eta pultsua berreskuratu zuen, hurbil zegoen mediku ingeles baten laguntzarekin“, dio Lazarok.

Lazarok dioenez, “edozein pertsonak egoera horretan gauza bera egingo luke“, eta kontzientzia piztu nahi izan du herritarren artean: “Horrelako egoeren aurrean esku hartu behar da. Okerrena da ikusi eta ezer ez egitea“, dio. Lazaro hamar urtetik gora darama Galdakaoko Udaltzaingoan lan egiten eta lehenengo laguntzetan aditua da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak