→Galdakao

Memoria Astea ospatuko da Galdakaon maiatzaren 13tik 20ra bitartean

galdakao gogora burdin hesia

Udalerriak Gerra Zibilean jasandako errepresioa eta garai haietan fusilatu zituzten galdakoztarrak gogoraratzea du helburu ekimen honek.

Galdakao Gogora elkarteak Memoria Astea antolatuko du maiatzaren 13tik 20ra. Udalerriak Gerra Zibilean jasandako errepresioa eta garai haietan fusilatu zituzten galdakoztarrak gogoraratzea du helburu ekimen honek. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina adituen hitzaldiak eta Burdin Hesitik ibilaldiak antolatuko dituzte.

Omenaldia egingo diete orain dela 80 urte fusilatu zituzten Angel Arostegi Bilbao, Valentín Mandaluniz Ealo, Jose Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur eta Dei Egileor Arostegi galdakoztarrei. Galdakao Gogora elkarteak euren gaineko informazioa behar du eta galdakaogogora@gmail.com helbide elektronikoa erraztu du.

Argazkia: Galdakao Gogora
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak