→Galdakao

Memoria historikoaren astea antolatuko du Galdakaok maiatzaren 14tik 21era

galdakao gogora burdin hesia

Galdakao Gogora Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin lankidetzan, V. Memoriaren Astea antolatu du maiatzaren 14tik 21era bitartean.

Galdakao Gogora Elkarteak, Galdakaoko Udalarekin lankidetzan, V. Memoriaren Astea antolatu du maiatzaren 14tik 21era bitartean.

Alde batetik, Galdakaoko Burdin Hesia “bertatik bertara” ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Maiatzaren 14an Altamira eta Olabarri inguruetatik antolatu dute ibilaldia eta hilaren 21ean Bekelarre auzotik barrena izango da bisitaldia. Hitzordua, kasu bietan, 09:00etan izango da udaletxe aurrean.

Bestetik, maiatzaren 17an, asteartez, Arrantzalearen Museoko zuzendariak “Matxitxakoko bataila eta Euzkadiko Gudontzidia 1936-1937″ gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du euskaraz 19:30ean Gandasegin.

Era berean, hilaren 19an, ostegunez, 12:00etan ekitaldi instituzionala burutuko dute Plazakoetxen orain dela 79 urte izandako “bonbardaketa odoltsuaren oroimenez”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak