→Galdakao

Metroa Galdakaora iristeko kontzentrazioa deitu dute otsailaren 17an

galdakao metroa 5 linea

Metroa Galdakaora heltzeko proiektua 2021era arte atzeratuko dutela adierazi dute. Metroaren 5. linearen aldeko plataformak kontzentrazioa deitu du.

Metro Bilbao Galdakaora heltzeko proiektua 2021. urtera arte atzeratuko dutela adierazi du Eusko Jaurlaritzak. Etxebarri eta Galdakao lotuko dituen 5. linea “ez dela lehentasuna” esan du Gobernu autonomoak eta 2021era arte atzeratzea erabaki du. Modu horretan, gutxienez 2026an inauguratuko litzateke Metroa Galdakaon.

Erabaki horren aurrean Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko die Metroaren proiektuaren etorkzuna argitzeko. “5. linea honek Bizkaia gehiago egituratuko du, Galdakaoz gain, Ospitalera deribatzen diren 300.000 pertsonei bertara heltzea erraztuz eta Zornotza, Arratia eta Durangaldeko herritarrek ere Bilbo Handira heltzeko bidea erraztuz“, dio Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.

Mugimendu soziala abian

Metro Bilbaoren 5. linearen aldeko Galdakaoko plataformak bilera egin zuen atzo Bengoetxen, lurrazpiko trena udalerrira “behingoz” hel dadin aldarrikatzeko prozesua martxan jartzeko. Uribe alkateak bileran parte hartu zuen eta honako adierazi zuen: “Mugimendu sozialari mobilizatzea dagokio Metroa Galdakaora ekartzeko defentsan”.

Gauzak horrela, plataformak kontzentrazioa deitu du otsailaren 17an, ostiralez, 18:30ean Santi Brouard plazan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak