Hego Uribeko Berbalagun taldeak jakinarazi duenez, abenduaren 2an ospatuko da Galdakaoko Mintzodromoa. Torrezabal Kultur Etxean izango da jarduera, 09:45etik 11:15era. Ekitaldiaren helburua da euskara hiztunak batzea eta elkarren artean euskara erabiltzea.
Galdakaoko Mintzodromoan parte hartu nahi duenak izena eman behar du azaroaren 29a baino lehen AEK euskaltegietan, Udal Euskaltegietan edota Hizkuntz Eskola Ofizialean. Era berean, eskuragarri daude 607 146 855 telefono zenbakia, hegouribe@aek.eus helbide elektronikoa edota Hego Uribeko Berbalagun Facebook orrialdea.
