Maiatzaren 28an izango da Kaiola Festibal berria Galdakaoko Torrezabal Aretoan. Sarrera doan izango da. 19:00etan hasiko da jaialdia, eta ordu erdi lehenago irekiko dituzte ateak.
Lau izango dira kontzertuak: Mursego, Oddatee, Asun eta Dual-Split taldeak zuzenean aritu dira. Orotara, hip-hop, pop, rock eta doinu esperimentalak batuko ditu jaialdiak.
