Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

Galdakaoko Musika Asteak 25. edizioa ospatuko du azaroaren 21etik 27ra

Azaroaren 21etik 27ra Galdakaok Musika Astearen 25. edizioa ospatuko du. Egunero musika-saio desberdinak eskainiko dira Musika Eskolan eta Torrezabalen.

|

Azaroaren 21etik 27ra bitartean Galdakaok Musika Astearen 25. edizioa ospatuko du. Udal Musika Eskolak bultzaturik eta Udalaren babesarekin, egunero musika-saio desberdinak eskainiko dituzte.

Azken 25 urteotan Musika Astearen eskeintza asko aldatu da, Eskolako irakaskuntza bera ere aldatuz joan den neurrian. Lehenago musika klasikoa baino ez zen irakasten eta eskaintzen, baina orain beste publiko batzuetara heldu nahi izaten dugu, estilo desberdinekin“, dio Jou Gonzalez Udal Musika Eskolako zuzendariak.

Musika Astea 2016 – Egitaraua

Azaroak 21, astelehena

19:30 Haizetazur taldea (txistuak eta marinbak) Musika Eskolan. Doan

Azaroak 22, asteartea

19:30 Argixe taldea Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro

Azaroak 23, asteazkena

19:30 Xabi Aburruzaga “Keltik” (Folka: trikitixa, gitarra, baxua, perkusioa, dantzariak) Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro.

Azaroak 24, osteguna

19:30 Mikel Andueza Quartet taldea Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro

Azaroak 25, ostirala

19:30 Mac Jeara’s Band (kontzertu didaktikoa euskaraz) Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro

Azaroak 26, larunbata

20:00 Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldea (Gitarra, biolin barrokoa, kontrabaxua, ahotsak, txistua, txirula, perkusioa…) eta Musika Eskolako gazte-korua Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 5 euro

Azaroak 27, igandea

13:00 Galdakaoko ‘Da Capo’ Musika Banda eta Maximo Moreno Abesbatza Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doan. Era berean, Galdakaoko ‘Ad Libitum’ Txistu Bandaren kalejira

☉ Galdakao

Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan

|

Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!

|

Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.

Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?

Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla

|

Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Mari Carmen Alvarez: “Gorantza Futbol Taldeak nire garapen pertsonalean lagundu zidan”

|

Atzo, irailak 16, omenaldia jaso zuten Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakumeek: duela 57 urte, 1967ko irailean, Galdakaoko emakumeen lehen futbol taldea eratu zuten.

1967tik 1972ra bitartean Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindari hauek omendu zituzten: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia jaso aurretik Mari Carmen Alvarez jokalari ohiarekin berba egiteko aukera izan genuen GEURIAn: “Oso pozik gogoratzen ditut Gorantza Futbol Taldeko garaiak. Nire garapen pertsonalean asko lagundu zidan taldeko parte izateak”, adierazi digu Mari Carmenek. 1968tik 1972ra bitartean jokatu zuen Mari Carmenek Gorantzan.

Omenaldiko argazkiak ere publikatu ditugu geuria.eus webgunean. Hemen argazki galeria.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia

|

Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.

Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.

Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.

Osorik irakurri