→Galdakao

Nazien kontra borrokatu zuen Gernika Batailoia omenduko dute urriaren 23an Galdakaon

galdakao gernika batailoia omenaldia 2015

Gernika Batailoiaren gudarien artean hamar galdakoztar zeuden. Omenaldia 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean.

Galdakaok Gernika Batailoiko kide izan ziren hamar galdakoztar omenduko ditu urriaren 23an, ostiralez. Hitzordua 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean, doan.

Salvador Apellaniz, Isaac Atutxa, Julio Azaola, Eli Bustinza, Angel Garai, Andrés Goikoetxea, Maren Maron, Aniceto Muniozguren, Pedro Uriarte eta Sabin Zenarruzabeitia. Horiek izan ziren II. Mundu Gerraren amaieran Gernikako Batailoian parte hartu zuten galdakoztarrak.

Omenaldian, Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko Abertzaletasunaren Agiritegiaren historialariak hitzaldia emango du, Galdakaoko gudarien senitartekoen ikus-entzunezkoaren lekukotza proiektatutko dute eta “Gernika Batailoia” bideoaren emanaldia emango dute. Ekitaldia Frank Dolosor kazetariak aurkeztuko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak