Iaz antolatu zuten Burdin Hesira irteera. Argazkia: Mikel Lizarra
Maiatzaren 13tik 20ra bitartean ospatuko da Galdakaoko VI. Memoria Astea. Burdin Hesitik ibilaldiak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira
80 urte igaro dira tropa faxistek Bizkaiko hainbat udalerri bonbardatu zituztenetik. Tartean, Galdakao. “Ahanzturan ez jauzteko” helburuarekin, Galdakao Gogora elkarteak, Udalaren laguntzarekin, VI. Oroimenaren Astea antolatu du maiatzaren 13tik 20ra.
Aurten, urteurren bereziaren harira, 1937an fusilatu zituzten galdakoztarrak omenduko dituzte: Ángel Arostegi Bilbao, Valentín Mandaluniz Ealo, José Luis Zabala Bilbao, Santiago Zelaia Sagardui, Andres Ormaetxe Egiluz, Pedro Asua Zubiaur eta Dei Egileor Arostegi. Era berean, programaren barruan izango dira Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko ibilaldiak, hitzaldiak eta erakusketak.
OROIMEN ASTEA 2017 – EGITARAUA
Maiatzak 13, larunbata
09:00 Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua: Altamira eta Olabarri. Irteera: udaletxea
13:00 Omenaldi-ekitaldia Gandasegi eskolan
Maiatzak 15-20
18:30-20:30 Erakusketa Gandasegin: “Faxistek fusilatutako galdakoztarrak”
Maiatzak 16, asteartea
19:30 Hitzaldia Gandasegin (gaztelaniaz): “Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen” Paco Etxeberria adituaren hitzaldia
Maiatzak 18, osteguna
19:30 Hitzaldia Gandasegin (euskaraz): “Amaitu ez zen gerra. Heriotza, erbestea, espetxeak” Josu Txueka adituaren hitzaldia
Maiatzak 20, larunbata
09:00 Galdakaoko Burdin Hesia ezagutzeko bisita gidatua: Bekelarre. Irteera udaletxetik izango da
