→Galdakao

Ortu ekologikoei buruzko doako ikastaroa antolatuko dute Galdakaon

galdakao ortu ekologikoa 2017 ikastaroa

Martxoa eta apirila bitartean izango da ikastaroa, euskaraz zein gaztelaniaz. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 26ra arte.

Martxoa eta apirila bitartean izango da ikastaroa, euskaraz zein gaztelaniaz. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 26ra arte

Galdakaoko Udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Arloaren bitartez, barazkigintza ekologikoari buruzko doako ikastaroa antolatu du. Martxoa eta apirila bitartean izango da eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute: otsailaren 16tik 26ra.

Plaza mugatuak daude (16) eta inskripzio-hurrenkeraren arabera adjudikatuko dituzte plaza horiek. Izena emateko hauek dira bideak: Esan bulegoa, 944 010 500 telefonoa (luzapena: 275), Udalaren web-gunea edo esan@galdakao.net helbide elektronikoa.

Xabier Gomezen eskutik

Egiako ortu ekologikoen dinamizatzailea den Xabier Gomezek emango du ikastaroa. Guztira 10 orduko iraupena izango du eta tailerra Torrezabal Kultur Etxean izango da, saio bat izan ezik. Berau Egiako ortu ekologikoetan egingo da.

Hau da ikastaroen egutegia, hizkuntzaren arabera:

  • Euskaraz: martxoaren 3tik 31ra, ostiraletan, 17:30etik 19:30era
  • Gaztelaniaz: martxoaren 9tik apirilaren 6ra, ostegunetan, 18:30etik 20:30era

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak