→Galdakao

Osasun mentala eta Ebola birusa Galdakaoko kontzertu solidarioen ardatzak

Urriaren 2an 19:30ean ospatuko da kontzertu solidarioa Torrezabal Kultur Etxean. Galdakaoko Maximo Moreno Abesbatzak eta Ad Libitum Txistulari Bandak kontzertu solidarioan parte hartuko dute, Juan Carlos Irizarrek pianoaz lagunduta.

“Hermanas Hospitalarias Aita Menni” da programa honen antolatzailea eta “We are like you” osasun mentaleko proiektuaren alde eta Liberian Ebolaren birusa harrapatu duten pertsonei laguntzeko egin dute. Kontzertua doakoa izango da eta bertan Liberiako produktuen azoka solidarioa eta Aita Menni Ospitaleko gaixoek egindako eskulanak egongo dira eskuragai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak