Aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik. Udalek informazio diptikoak bidali dituzte, D ereduak daukan garrantzia azpimarratuz.
Otsailaren 2tik 20ra arte egongo da zabalik Cóndor Legioaren Gernikako bonbardaketari buruzko erakusketa. Otsailaren 5ean hitzaldiak prestatu dituzte.
Bilboko Txistulari Banda eta Galdakaoko Andra Mari Taldeak musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrera librea...
Ugao izango da eskualdeko lehendabizikoa. Handik Arrigorriagara, San Migelera, Basaurira, Etxebarrira, Aperribaira, Galdakaora eta Usansolora joango da 2015eko Korrika.
Taldeek eta bakarlariek martxoaren 22ra arte eman ahal izango dute izena, eta finala maiatzaren 9an izango da Basauriko Social Antzokian. Iaz 105 taldek parte hartu zuten.
Azterketa objektiboa egin dezaten eskatuko die Ibon Uribe alkateak Arartekoari eta Emakunderi, “galdakoztarrek Etxebarriko herrian bizi duten ahulezia, bereizkeria eta babes-gabezia egoeraren aurrean”.
Galdakaoko Udalak bateria bidez kargatzen diren furgoneta eta bi auto elektriko erosi ditu Obretako Brigadak egunero erabil ditzan. 60.000 euroko kostua izan dute ibilgailuek.
Gabonetan Areto Nagusiko espazioaren antolaketa berritu dute eta jesarlekuak aldatu dituzte. Auditorioa ere eraberrituko dute etorkizun laburrean, “erabilera anitzeko areto bihurtuz”.
2018an Gabonbetako Loteriako bosgarren saria Basaurira etorri zen. 100 urte baino gehiago sari nagusia eskualdean izan genuenetik.
Etxebarriko Metro geltokia eta Galdakao lotzen dituen lanzaderak 20 minuturo eskaintzen du zerbitzua. Bestetik, Galdakao eta Bilbo autopistatik lotzen dituen lineak beste hiru irteera-ordu gehiago izango ditu.