Galdakao Mikologikoa Elkarteak hirugarren urtez kultura mikologikoa bultzatzeko kanpaina abiaraziko du urria eta azaroa bitartean, Udalaren, Dendari Elkartearen eta Galdakaoko Ostalaritza Goi-Eskolaren laguntzarekin. Horiek horrela, programa hau antolatu dute: perretxiko-pintxo ikastaro-lehiaketa eta argazki mikologikoen erakusketa.
Lehenengo jardueraren harira, herriko ostalariek mikologiaren munduko pintxo bereziak prestatzeko prestakuntza ikastaroak jasoko dituzte urriaren 18an eta 25ean. Ikastaroen emaitza dastatu eta bozkatzeko aukera izango dute herritarrek hain zuzen ere urriaren 21etik 23era bitartean ospatuko den Pintxo Lanperna lehiaketaren barruan.
Era berean, azaroaren 4an eta 5ean argazki mikologikoen erakusketa-lehiaketa izango daherriko tabernetan eta bertan pintxo eskaintza zabala egongo da.
