→Galdakao

Galdakaoko bi udaltzain eta bi erizain zauritu dituzte pertsona bat atzeman ondoren

Ustez drogaren eraginpean zegoen 28 urteko gizon bat atzeman zuen Galdakaoko Udaltzaingoak uztailaren 9an, igandez, Bizkai kalean. Gertakaria eguerdi aldean izan zen, auzotarrek udaltzaingoari 10:30ak inguruan jakinarazi zietenean kalean “azpiko arropan, oihuka eta aparkatuta zeuden autoak ireki nahi zituen” gizon bat zegoelako.

Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuetako langileak Bizkai kalera joan eta bertan topatu zuten gizona, “oso aztoratuta eta agian droga baten menpe“, dio Galdakaoko Poliziak: “Gizona oldarkor zebilen, gero eta gehiago. Erizainak eta udaltzainak jotzen saiatu zen, behin eta berriz. Azkenean, gizona harrapatu genuen“. Hain zuzen, gizona atzemateko unean bi udaltzain eta bi erizain zauritu zituen.

Ondoren, Galdakao-Usansolo ospitaleko Psikiatria unitatera eraman eta ingresatu zuten gizona. Poliziak eginbideak ireki dizkio.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak