→Galdakao

Santa Barbara futbol zelaiak belar artifizial berria izango du datorren denboraldian

220.000 euro inbertituko ditu Udalak, aurreikusitakoa baino 24.000 gutxiago. Obrak denboraldia amaitutakoan hasiko dira

Galdakaoko Santa Barbara futbol zelaiko belar artifiziala berritzeko lanek badute aurrekontua. Biz- kaiko Aldizkari Ofizialak jakinarazi duenez, kontratuaren adjudikazioa iazko abenduaren 29an esleitu zi- tzaion Obras y Pavimentos Especiales, SA enpresari. Denboraldia amaitzen denean hasiko ditu obrak eta hiru hilabetez luzatuko dira. Hortaz, denboraldi berrirako prest izango dute belar artifiziala Santa Barbara futbol zelaian.

Guztira, 219.421 eurotan egin da esleipena. Hasiera batean, 243.801 euroko inbertsioa zuen aurreikusita Udalak, beraz 24.380 euro aurreztuko ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak