Ruben Lucas izan da kartel lehiaketako irabazlea eta bigarren saria Borja Sanchez galdakoztarrak lortu du. Kartel lokal onena Naiara Fernandezek egin du eta Aritz Garitano, Irati Rojo eta Naia Rodriguez hirukoteak gazteen mailako saria eskuratu dute.
Ruben Lucas murtziarra izan da 2015eko Santakurtze jaietako kartel lehiaketako maila goreneko irabazlea, “Koloretan-A todo color” izeneko kartelarekin. Diseinatzaile grafikoa da eta onartu du aspaldion horrelako lehiaketetam fin dabilela: aurten sariak jaso ditu, besteak beste, Santurtzin eta Arrigorriagan.
Bigarren saria Borja Sanchez galdakoztarrak eskuratu du, “Paperezko hontza festa” izeneko lanarekin eta bestetik, Naiara Fernandez izan da udalerriko lehenengo sariduna “Gau txori parrandan dabilz” kartelarekin. Aritz Garitano, Irati Rojo eta Naia Rodriguez hirukoteak gazteen mailako saria lortu dute. Aurtengo lehiaketara 11 lan aurkeztu dira, iaz baino lau gutxiago.
SANTAKURTZAK 2015 – “KOLORETAN-A TODO COLOR”
