Sareak

☉ Galdakao

[SANTAKURTZAK 2015] Hamar egun aurretik Galdakaoko jaietaz gozatzeko

|

galdakao santakurtzak jaiak dantzak 2014

Irailaren 11n hasiko dira Galdakaoko Santakurtze jaiak eta hilaren 20ra arte luzatuko dira. Ez dira faltako herritarren arteko txapelketak, umeentzako parkeak eta musika kontzertuak.

GALDAKAOKO JAIAK 2015 – EGITARAUA

IRAILAK 11, OSTIRALA

19:00 Jaietako desfilea

20:00 Pregoia eta txupinazoa

20:30 Diskofesta: Oihan Vega. Kurtzeko plaza

21:00 Kale-animazioa: Batukale. Santi Brouard plazan

22:00 Triziklo lasterketa, Kurtzeko frontoian

22:00 Karaoke ibiltaria, Mugaburuko landatik

22:00 Kale-animazioa: Gibelurdinek. Santi Brouard plazan

23:30 Tributuak: BRIBRIBLIBLI (Extremoduro) + LOS PLATERO (Platero y tu). Ardanza lehendakariaren plazan

IRAILAK 12, LARUNBATA

09:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak, Zugatzuko pistetan

10:00 XII. Paella txapelketa, Plazakoetxeko parkean. Euria eginez gero, Zabaleako parkean

10:00 XXXIX. Santa Kurtze Txirrindularitza Saria

12:00 Tailerrak familian, Lapurdi aparkalekuan

12:00 Jantzi birziklatuen txapelketa, Santi Brouard plazan

12:00 Ume eta gazteentzako parkea eta ludoteka, Urreta parkean

12:30 Pailazoak, Kurtzeko plazan

13:00 Txistulariak

16:00 Sokatira txapelketa, Santi Brouard plazan. Euria eginez gero, Gandasegin

16:00 Emakumezkoen Areto-futbol txapelketa triangularra, Urreta kiroldegian

17:00 V. Hiru Jauzia txapelketa, Santi Brouard plazan. Euria eginez gero, Gandasegin

17:00 Ohe lasterketa, Juan Bautista Uriarte kalean

17:00 Aurpegi margoketa, Gandasegin

17:00 Ume eta gazteentzako parkea eta ludoteka, Urreta parkean

18:00 XXXVI. Santa Kurtze Halterofilia garaikurra, Santi Brouard plazan. Euria bada, Gandasegin

18:00 Gizonezko seniorren Areto-futbol txapelketa triangularra, Urreta kiroldegian

18:00 Petanka txapelketa, Mugaburuko landan

18:30 Umeentzako antzerki musikala: “Tribu TB”. Lapurdiko aparkalekuan

18:30 Tiragoma txapelketa, Iturriondo plazan

19:00 Kale antzerkia: “Don’t disturb”. Berezikoetxeko plazan

19:00 Gaiteroak eta Adiskideak fanfarrea

20:00 Kantaldia: Euskal kantak. Kurtzeko plazan

20:30 Elektrotxaranga, Iturriondo plazatik

21:30 Flan-jana txapelketa, Kurtzea frontoian

23:00 Kontzertuak: Sakatu (Galdakao) + El Reno Renardo. Ardanza lehendakariaren parkean

23:30 Orquesta Colors, Lapurdiko aparkalekuan

IRAILAK 13, IGANDEA

09:00-20:00 Tenis eta Padel txapelketak, Zugatzuko pistetan

09:00 Gangurenera I. igoera, Santi Brouard plazatik

10:30 XIII. Mozoilo Eskupilota txapelketa, Kurtzea frontoian

11:30 Egurrezko jokoak familian, Kurtzeko plazan

11:30 Abentura parkea, Lapurdiko aparkalekuan

12:00 Umeentzako puzgarriak, Urreta parkean

12:30 Kale-animazioa: Triki-Piu-Pand eta Batukale

12:30 Areto-dantza txapelketa, Santi Brouard plazan. Euria bada, Ardanza lehendakariaren parkeko agertokian

13:00 Txistulariak

17:00 Puzgarriak, Urreta parkean

17:30 Goitibehera lasterketa, Ergoienetik Bengoetxera

17:30 Abentura parkea, Lapurdiko aparkalekuan

18:00 IV. Txapel jaurtiketa lehiaketa, Kurtzea frontoian

18:00 Adiskideak fanfarrea

19:00 Bertso-jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza, Angel Mari Peñagarikano. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes. Kurtzeko plaza

19:00 Gaiteroak

19:30 Buruhandiak, Mugaburuko landan

19:30 Kale animazioa: Marmara Marching Band. Santi Brouard plazatik

20:00 Pencack Silat erakusketaldia (Indonesia), Kurtzea frontoian

20:30 VII. Playback txapelketa, Ardanza lehendakariaren parkean

IRAILAK 14, ASTELEHENA. SANTA KURTZE EGUNA

10:00 Erakusketa: Konposta. Sanrti Brouard plazan

10:30 Galdakaoko Musika Banda eta Txistulariak, Plazakoetxetik Kurtzeko plazara

11:30 Meza Nagusia, Santa Maria Elizan

12:00 Haur parkea, Lapurdiko aparkalekuan

12:30 Bizkaiko Sokadantza, Zabaleako plazan

13:00 Kontzertua: Galdakaoko Musika Banda eta Txistulariak, Kurtzeko plazan

17:00 Haur parkea

17:00 Txikitenis partiduak, Urreta eskolan

17:30 Tortila txapelketa, Etxaburu kalean

18:00 Gaztechef txapelketa, Plazakoetxe parkean

18:30 XXI. Pilota partiduak, Kurtzea frontoian

19:00 Umeentzako dantzaldia: Dantza saltsa. Urreta parkean

19:00 Gaiteroak

19:30 Buruhandiak, Mugaburuko landan

19:30 Musika-zirkuitua: Oihu. Hamaiketako tabernan

20:00 Dantza alardea, Kurtzeko plazan

20:30 Kale antzerkia: “Les tambours de feu” (Deabru Beltzak). Hasiera: Agirre lehendakariaren plaza

21:00 Musika-zirkuitua: Aneika Ara, Urkin

22:30 Musika-zirkuitua: Ke Grand Band. Oñarten

IRAILAK 15, ASTEARTEA

11:00 Betiko jokoen olinpiadak adinekoentzat, Kurtzeko plazan

17:00 Umeentzako tailerrrak, Lapurdiko aparkalekuan

17:00 Umeentzako ludoteka, Berezikoetxeko plazan

17:00 Bolei-3 topaketa, Mugaburuko landan. Euria bada, Urreta kiroldegian

17:30 Txirrista, Ardanza lehendakariaren parkean

18:00 Areto-dantzen tailerra umeentzat, Santi Brouard plazan. Euria bada, Ardanza Lehendakariaren agertokian

18:30 Pilota partiduak XIV. Vusa txapelketa, Kurtzea frontoian

19:00 Bilbainadak: Los 5 bilbainos. Kurtzeko plazan

19:00 Gazte jinkana, Lapurdiko aparkalekuan

19:00 Gaiteroak, Maximo Moreno Musika Eskolako txistu eta trikitixa ikasleak eta Txistulariak

19:30 Buruhandiak

20:30 Trikitilariak

IRAILAK 16, ASTEAZKENA

17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak, Gandasegin

17:00 Tenis sakeen abiadura txapelketa, Zugatzuko tenis-pistan

17:00 Kukaina, Elexaldeko igerilekuan

17:00 Betiko Olgetak, Kurtzea frontoian

17:30 Taloginen, Mugaburuko landan

18:30 Txitxarrilloa: Orquesta Palmeras. Kurtzeko plazan

18:30 XXI. Pilota partiduak, Kurtzea frontoian

19:00 Igeriketa, Urreta kiroldegian

19:00 Zumba festa, Ardanza Lehendakariaren parkean

19:00 Magia antzerkia, Santi Brouard plazan

19:00 Gaiteroak, Maximo Moreno Musika Eskolako txistu ikasleak eta Txistulariak

20:00 Areto-futbol partiduak: Kabiezeseko Goiztiri-Peña Kalimotxo (emakumezkoak) eta Bilboko Botxo Gizon-Peña Kalimotxo (gizonezkoak). Urreta kiroldegian

20:30 Trikitilariak

21:00 Musika-zirkuitua: Jonu kantautorea, Gure-tokin.

IRAILAK 17, OSTEGUNA

14:00 Adinekoen jaia, Kurtzeko plazan

15:30 Orkestra Dantza Alai, Kurtzeko plazan

16:00 Eskubaloi punteria txapelketa, Urreta kiroldegian

17:30 Goitibehera lasterketa (10-16 urte), Ardanza Lehendakariaren parkean

17:30 Txiki-martxa eta jokoak bizikletaz, Kurtzeko plazatik Zugatzu ingurura

18:00 Motor txikien lasterketa umeentzat eta txokolatada, Iturriondo plazan. Euria bada, Gandasegin

18:00 Sukaldaritza tailerra umeentzat, Lapurdiko aparkalekuan

18:30 Pilota partiduak XIV. Vusa txapelketa, Kurtzea frontoian

19:00 Gaiteroak, Maximo Moreno Musika Eskolako trikitixa ikasleak eta Txistulariak

19:00 Berbalagun topaketa, Iturriondo plazan

19:00 Kale antzerkia: “I like… peanut” (Italia), Santi Brouard plazan

19:30 Buruhandiak, Mugaburuko landan

19:30 Afari-merienda, Iturriondo plazan

20:00 Euskal mendizaletasunari omenaldia: Alex Txikon. Torrezabal Kultur Etxean

20:30 Trikitilariak

IRAILAK 18, OSTIRALA

17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak, Gandasegin

17:00 Umeentzako ludoteka, Urreta parkean

18:00 Futbolin txapelketa, Gipuzkoa kalean. Euria bada, Euskadi kalean

18:00 Argazki maratoia, Iturriondo plazatik

18:00 Umeentzako antzerkia: “Trotamundis”. Santi Brouard plazan

18:30 Serigrafia tailerra (Ekarri zure kamiseta!): Euskaraz bizi gura dot! Lapurdiko aparkalekuan

18:30 Abesbatzen kontzertuak: Danok Aurrera (Bengoetxe), Gure Etxea (Usansolo), Maximo Moreno (Urreta). Kurtzeko plazan

18:30 XXI. Pilota partiduak, Kurtzea frontoian

19:00 Gaiteroak, Maximo Moreno Musika Eskolako txistu eta batukada ikasleak eta Txistulariak

19:00-22:00 Mozorroak: Mexikanadak eta Gora Zapata! Rigor Mortis txosna (Iturriondo plaza)

20:30 Zezensuzkoa

20:30 Mariatxiak, Santi Brouard plazatik Iturriondo plazara

22:00 DJ Bull, Iturriondo plazan

22:00 Karaoke ibiltaria, Santi Brouard plazatik

22:30 XVI. Galtzontzilo eta kulero lasterketa, Lapurdiko aparkalekuan

23:00 Kontzertuak: The Luar Carrey Band (Galdakao) eta Porco Bravo. Ardanza Lehendakariaren parkean

23:30 Jai mexikarra eta dantzaldia: Play taldea. Kurtzeko plaza

IRAILAK 19, LARUNBATA

09:00-20:00 Tenis eta Padel txapelketak, Zugatzuko pistetan

11:00 Galdakaoko txistulari, trikitilari, gaitero eta albokariak

11:30 Gozo prijiduen txapelketa, Santi Brouard plazan

12:00 Puzgarriak, Lapurdiko aparkalekuan

12:00 Adiskideak fanfarrea

13:30 Larrain dantza, Iturriondo plazan

15:00 Herri bazkaria: jantzi tradizionalen txapelketa, bertsolariak (Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue), erromeria. Kurtzeko plazan

17:00 Puzgarriak

18:00 Koru eta dantza alardea, Torrezabal Kultur Etxean

18:30 Pilota partiduak XIV. Vusa txapelketa, Kurtzea frontoian

19:00 Gaiteroak

19:00 Kale antzerkia: “Bambalas”. Berezikoetxeko plazan

21:00 Areto-dantzen erakusketaldia, Urrte kiroldegian

23:00 Kontzertuak: Black Star (Galdakao) + Gatibu. Ardanza Lehendakariaren parkean

Ondoren erromeria: Oxabi

23:30 Dantzaldia: Akerbeltz. Kurtzeko plazan

00:00-03:00 Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren prebentziorako eta alkoholemia-tasa neurtzeko karpa + Arriskuak gutxitzeko eta substantziak aztertzeko karpa. Iturriondo plazan

IRAILAK 20, IGANDEA

09:00-14:00 Tenis eta Padel txapelketak, Zugatzuko pistetan

10:30 XIII. Mozoilo eskupilota txapelketaren finalak, Kurtzea frontoian

12:00 Puzgarriak, Berezikoetxeko plazan

12:00 Umeentzako jokoak: Herriko kirolak. Lapurdiko aparkalekuan

12:00 Erraldoien eta buruhandien desfilea, Kurtzeko plazan

12:00 Adiskideak fanfarrea

13:00 Jotask: Voces de Navarra. Kurtzeko plazan

17:00 Puzgarriak, Berezikoetxeko plazan

18:00 XI. Taekwondo lehiaketa, Kurtzea frontoian

18:00 Herri kirolak, Kurtzeko plazan

18:00 Txitxarrilloa: Trio Nectar. Ardanza Lehendakariaren parkean

18:00 Magia: “Magia eta dibertsioa”. Santi Brouard plazan. Euria bada, Lapurdiko aparkalekuan

18:30 Gatiroak eta Triki Piu fanfarrea

21:00 Azken biribilketa: “Da Capo” Musika Banda. Kurtzeko plazan

☉ Galdakao

Galdakaon ondutako ‘Bi baso bat ur’ antzezlana estreinatuko dute ostegunean Torrezabal Kultur Etxean

Otsailaren 19an izango da estreinaldia Torrezabalen. Ondoren, Euskal Herri osotik bira egingo dute

|

Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez eta Iraia Elias aktoreek antzezten dute obra // Argazkia: Metrokoadroka Kolektiboa

Metrokoadroka Kolektiboa Galdakaon eta Torrezabalen bertan ontzen aritu den ‘Bi baso bat ur’ antzezlana estreinatuko dute otsailaren 19an, ostegunez, Torrezabal Kultur Etxean (19:00).

Sarrerak salgai daude 6 euroan. ‘Geuretik Sortuak’ programari esker garatu dute antzezlana Galdakaon.

Torrezabaleko estreinaldiaz gero, bira egingo dute Euskal Herri osoan zehar.

Urtarrilean Torrezabaleko programazioa aurkeztu zuen Galdakaoko Udalak, eta aurkezpenean Edurne Azkarate antzezlanaren zuzendaria eta Oier Guillan antzerkigilea izan ziren. GEURIAn azaldu zituzten antzezlanaren nondik norakoak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Kickboxing topaketa izango da bihar Galdakaoko Urreta kiroldegian

Amauteur mailako eta maila profesionaleko borrokalariak izango dira biharko topaketan. Sarrerak salgai daude 25 eta 50 euro artean

|

Guztira 16 borrokaldi egongo dira: amateur mailako 10 eta profesional mailako 6 // Argazkia: BYB BYB, Pexels

Euskal Herriko eta nazioarteko borrokalari onenetakoak bilduko dira bihar, otsailak 14, Galdakaon: Kickboxing topaketa izango da Urreta kiroldegian.

Borrokaldiak 17:00etan hasiko dira: ekitaldia amateur mailako saioekin hasiko da. Guztira 10 borroka izango dira, hiru roundera, bakoitza bi minutuko iraupenarekin. Kategoria honetan, parte hartzaileek babes ofizialak erabiliko dituzte: zango babesa, kaskoa, eskularruak eta aho babesa.

Ondoren, 20:00etan borroka profesionalen txanda izango da. Kasu honetan, 6 borroka izango dira, hiru roundera, bakoitza hiru minutukoa. Borrokalariek ez dute babesik erabiliko borroka horietan.

Sarrerak salgai daude 25 eta 50 urte bitartean MFC Championship webgunean, Etxebarriko Elite gimnasioan eta Urreta kiroldegiko leihatilan.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko auzoak hobetzen jarraitzeko eta proposamen berriak definitzeko bilerak deitu ditu Udalak

‘Auzotik Galdakao’ proiektuaren barruan sei bilera ireki deitu ditu Udalak, proposamenak egokitzeko, lehentasunak definitzeko eta neurri berriak erabakitzeko

|

Otsaila eta martxoa bitartean izango dira bilerak // Galdakaoko Udala

Auzoetan egindako aurrerakuntzak aztertzeko eta hobekuntza proposamen berriak definitzeko ‘Auzotik Galdakao’ proiektuaren barruan sei bilera ireki deitu ditu Udalak.

Eremuka banatuta, egun hauetan izango dira bilerak: Upomendi, Zuhatzu, Bengoetxe, Troka eta Ergoien eremuko (laugarren eremua) kontseilua otsailaren 12an batuko da 18:30ean Ostalaritza Eskolan; Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu auzoetako (lehenengo eremua) bilera otsailaren 17an 18:30ean izango da Olabarrietako pertsona nagusien lokalean; Urreta, Urtebieta, Tximelarre Goikoa eta Zuhatzaurre auzoetako (bigarren eremua) bilera otsailaren 18an 18:00etan izango da Urreta 2ko areto nagusian; Berezikoetxe eta Zabalea auzoetako (seigarren eremua) kontseilua otsailaren 19an bilduko da 18:30ean udaletxean; Galdakaoko landa eremua (hirugarren eremua) otsailaren 25an 18:30ean udaletxean; eta Zabalgane, Kurtzea eta Tximelarre Bekoa auzoetako (bosgarren eremua) bilera martxoaren 4an 18:30ean izango da udaletxean.

“Bilerak proposamenak egokitzeko, proiektuen lehentasuna definitzeko eta auzo bakoitzean beharrezkoak diren neurriak modu zehatz eta adostuetan erabakitzeko balioko dute. Bertan, herritarrak, gizarte eragileak eta udal teknikariak eta politikariak elkarlanean arituko dira, Galdakao herri parte hartzaileagoa eta konektatuagoa izan dadin”, diote udal ordezkariek.

Bilerak publikoak dira, baina bertaratzeko interesa dutenek abisua eman behar dute 688 830 479 telefono zenbakira deituz edo partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikora idatziz.

Auzoen garapen integrala eta orekatua

Auzoen garapen integral eta orekatua sustatzeko asmoz, ‘Auzotik Galdakao’ dinamika jarri zuen martxan Udalak 2023an.

Dinamikarekin hasteko bi eremu hartu zituzten udal ordezkariek: alde batetik, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugo (lehenengo eremua); eta bestetik, Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta (bigarren eremua).

Eta, horien ostean, herri osora zabaldu zuen dinamika Udalak, hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren eremuak gehituz.

“Une honetan, eremu guztiak estrategiaren ezarpen eta garapen fasean daude: lehenengo eta bigarren eremuak 2023ko martxoan hasi ziren lanean, eta hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren eremuak, berriz, 2024ko otsailean. Kontseiluak eratu zirenetik jarduera desberdinak egin dituzte etengabean, eta orain proposamen horiek gauzatzeko bidean daude”, diote udal arduradunek.

Auzotik Galdakao proiektuaren bidez, Udalak auzo bizidun eta parte hartzaileagoekin duen konpromisoa berresten du, herritarren eta administrazioaren arteko elkarlana indartuz eta horrela herri osoan bizi kalitatea hobetuz.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko auzoetan hobekuntzak “etengabeak” direla esan du gobernu taldeak, PSEren kritikei erantzuna emanez

“Gobernuaren kuadeaketaren irudi ezkorra marraztu nahi dute eta uste dugu hori ez dela errealitateak islatzen duena”, esan dute EH Bildu, Auzoak eta UHko ordezkariek

|

EH Bilduk, Auzoakek eta UHk 2023an gobernu-akordioa sinatu zuteneko irudia // Geuria

Galdakaoko PSEk gobernu taldearen “utzikeria eta paralisia” salatu zituen otsaila hasieran. Era berean, EH Bildu eta Auzoak udaltalde”ek —Usansolo Herria ere gobernu taldearen parte da, baina ez dute euren oharrean aipatu— “auzoen errealitateari buruzko eztabaida politikoari izkin egitea” kritikatu zuten.

GEURIA gobernu taldearekin harremanetan jarri da eta adierazi dute: “Udalaren dinamika osasuntsu baterako legitimoa den oposizio-lan baten barruan kokatzen ditugu oposizioaren komunikazioak. Hala ere, gobernuaren kudeaketaren irudi ezkorra marraztu nahi dute eta uste dugu hori ez dela errealitateak islatzen duena, marketing politikoari erantzuten dion estrategia baizik”.

Zentzu horretan, auzoetan eta erdigunean hobekuntza lanak “etengabeak” direla adierazi dute. Eta, adibideak eman dituzte: “Zuhatzuko zubia eta Txomin Egileor, kiroldegiko handitze lanak, Aperribaiko laugarren igogailua, asfaltatuak eta argiak Jugun”.

“Aldi berean, obrak kontratatzeko prozesuak ditugu jomugan, ahal bezain laster hasteko: Emakumeen etxea, Haurreskola, Errekaldeko eta Elexaldeko saneamendua berrizteko obrak”, gaineratu dute.

Eta, auzo desberdinetako irisgarritasuna hobetzeko igogailuen azterketa geoteknikoak kontratatuta dituztela, eta Berezikoetxen lurazpiko aparkalekua eraikitzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen dutela adierazi dute gobernu taldetik. “Hori ez da paralisiaren argazkia”, diote.

“Elkarlanerako prest”

Gobernu taldetik esan dute oposizioaren ekarpenak jasotzen prest egon direla eta badaudela: “2026ko aurrekontuak negoziatzeko aukerak eskaini genizkien, birritan prozesuan zehar, eta ez genuen inolako erantzunik jaso”, diote.

“Hori zen proposamenak egiteko momentua, Bengoetxeko parkea eta Zabalganeko aparkalekua hobetzeko aukera aztertzeko, adibidez; baina PSEk nahiago izan zuen kanpora begirako komunikazio lana egin, gobernuarekin elkarlana egin baino”, diote.

2021etik 2025era oposizioaren 23 emendakin onartu dituztela azaldu dute gobernu taldetik: “Haien balioa 1.5 milioi eurokoa izan da”. “Gaur egun, eginda edo egiten ari dira 18 emendakin, balio osoaren % 81,4. Honek esan nahi du arduraz eta errespetuz hartzen ditugula oposizioaren emendakinak”, esan dute.

“EH Bildu, Auzoak eta UH taldeek osatzen dugun gobernu taldeak elkarlanerako prest jarraitzen du; udaletxe barruan eta udal kudeaketak markatzen duen uneetan lan egiteko prest”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Playback txapelketa, Herri Kirol “bereziak” eta gazte afaria antolatu ditu Zizpak Galdakaoko inauterietan

Galdakaoko kuadrillak eta gazteak animatzeko programa berezia antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak, Gazte Berpizturen eta Udalaren babesarekin

|

Gazte afaria antolatu dute berriro Zizpatik // Zizpa Gazte Konpartsa

Inauteriak ospatuko dituzte Galdakaon otsailaren 13tik 18ra. Herriko elkarteek Udalarekin elkarlanean hamaika ekintza antolatu dituzte [egitaraua osorik hemen!].

Besteak beste, herriko kuadrillak eta gazteak animatzeko programa berezia antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak ostailaren 14an, larunbatez, Gazte Berpizturen eta Udalaren babesarekin. Aurtengo gaia izango da talde kirolak.

Herri Kirolen probak, kalejira-poteoa, gazte eta helduen playback lehiaketa, gazte afaria eta DJ emanaldiak prestatu dituzte.

Egitaraua | Zizpainauteriak 2026

Otsailak 14, larunbata

12:00 Herri Kirol bereziak Santi Brouard plazan, Gazte Berpiztu proiektuko kideekin batera.
– Izena ematea 11:45ean edo 688 680 840 telefono zenbakira idatzi

13:30 Perejilek Folklore Taldea: kalejira eta poteoa Santi Brouard plazatik

18:00 Gazte eta helduen Playback lehiaketa Kurtzeko plazan.
– Izena ematea egunean bertan

21:00 Gazte afaria Kurtzeko plazan
– Txartelak salgai Zurrut eta Oñarte tabernetan: 6 euro (soldata gabeak) / 8 euro (soldatapekoak)
– Elikadura beharrizanak izatekotan idatzi: zizpagaztekonpartsa@gmail.com

23:30 DJ Gork + DJ Desi eta Presi Kurtzeko plazan

Osorik irakurri