→Galdakao

Santakurtzetako kartelak, margoak eta grabatuak Torrezabal Kultur Etxeko protagonistak abendura arte

galdakao torrezabal erakusketak 2015

Galdakaoko jaien harira antolatutako lehiaketara aurkeztu diren kartelen erakusketarekin abiaraziko dute irailaren 7an urteko azken lauhilabetekoa Torrezabal Kultur Etxean.

Irailaren 7tik 25era bitartean ikusgarri egongo da Santakurtze jaietako kartelen erakusketa eta ondoren Agueda Obeso Ruizek bere olio margoak aurkeztuko ditu urriaren 9ra arte. Alfredo Gomez Diez Euskal Akuarelarien Elkarteko kidearen lanen erakusketaldia urriaren 13tik 30era bitartean izango da. Azaroan, hilaren 2tik 13ra, Maria Luis Muñoz Riazaren grabatuen erakusketa izango da eta ondoren Victor Sarriugarte margolariak erreleboa hartuko dio, abenduaren 4ra arte.

Erakesketak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 17:30etik 20:30era.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak