Galdakaoko Topaguneak (Indarra, Usansolo, Aperribai eta Zabalik) zenbait jarduera antolatu dituzte otsailean Galdakaoko Udalaren Gazteria, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin, 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako.
Besteak beste, Inauterietako tostadak egiten ikasteko tailerra, mozorroak egiteko beste bat, multiabentura irteera eta eskulanak egiteko ekintzak prestatu dituzte hilean zehar.
Aisialdirako jarduerak – Otsaila 2017
Otsailak 7-9
17:00-20:00 Eskulanak: Hormetako erlojuak. Indarra Topagunea
Otsailak 8
17:00-20:00 Sukaldaritza: Inauterietako tostadak. Usansoloko Topagunea
Otsailak 9
17:00-20:00 Sukaldaritza: Inauterietako tostadak. Aperribaiko Topagunea
Otsailak 10-14
17:00-20:00 Eskulanak: Hormetako erlojuak. Usansoloko Topagunea
Otsailak 14-16-17
17:00-20:00 Eskulanak: Inauterietako apaingarriak. Aperribaiko Topagunea
Otsailak 16-17-21
17:00-20:00 Eskulanak: Inauterietako apaingarriak. Indarra Topagunea
Otsailak 17-20-22
17:00-20:00 Eskulanak: Inauterietako apaingarriak. Usansoloko Topagunea
Otsailak 18
Irteera: KNS Abentura
Otsailak 21
17:00-20:00 Ekintza berezia: Belaunaldien arteko eskulana. Aperribaiko Topagunea
Otsailak 22
17:00-20:00 Ekintza berezia: Belaunaldien arteko eskulana. Zabalik Topagunea
Otsailak 25
Inauteriak Urreta parkea
