Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean ospatuko da Galdakaon Txamilari Eguna, gazte lokaleroen jaia. Futbito eta tortila txapelketak, herri bazkaria, ginkana eta kontzertuak izango dira
Galdakaoko Txamiak programaren baitan, Txamilari Eguna ospatuko da Urretan ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean. Gazteen lonjen arteko topaketa da eta aurten bigarren edizioa izango da. Ekimen honetara udalerriko 50 txamitik gora deituta daude.
Programa honen helburua da esperientziak, jaia, hausnarketak eta gazteen fenomeno hau herriari era positiboan erakustea. Iaz Galdakaoko zein eskualdeko lonja desberdinetako 150 gaztetik gora hurbildu ziren.
TXAMILARI EGUNA 2017 – PROGRAMA
Ekainak 30, ostirala
16:00 Futbito txapelketaren hasiera Urreta eskolan (taldeak mistoak izango dira)
Uztailak 1, larunbata
11:00 Futbitoko txapelketako finalerdiak eta finala
13:00 Tortila txapelketa
14:30 Sari banaketa
15:00 Gazte bazkaria
16:30 Bazkalondoko sorpresa
17:30 Ginkana, Galdakaoko txamietatik
19:30 Ekintza kolektiboa
20:00 Kontzertua herriko taldeekin
