Martxoaren 28an, asteartez, bisitaldi gidatua antolatu du Galdakaoko Udalak Urretako zabor-bilketa pneumatikoaren zentralera. Helburua da sistemaren funtzionamendua herritarrek ezagutzea, eta bide batez, egoki erabiltzea kontzientziatzeko. Bisitaldia 19:00etan hasiko da.
Zabor-bilketa pneumatikoaren zentrala ezagutu nahi duenak izena eman behar du esan@galdakao.net helbide elektronikoaren bitartez, izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Gehienez 20 lagun joan ahal izango dira bisitaldira.
HEDAPENA ZABALEA AUZOAN
Martxoaren 20an, astelehena, hondakinen gaikako bilketarako bost buzoi jarriko dituzte Zabalea auzoan (organikoa, papera-kartoia, eta ontziak), bilketa-sare pneumatikoa hedatzeko lanak amaitu ondoren. Hedapen honen aurretik hiru fase egon dira eta gaur egun 15.000 galdakoztar inguruk sarbidea daukate sare horretara.
Zabalean 128 auzolagunei emango die zerbitzu buzoi-bateria berri honek. Udalak 180.000 euroko inbertsioa egin du hedapen honetan.
