→Galdakao

Akerbeltz eta EH Sukarra Usansoloko Gazte Egunean

galdakao usansolo 2016 gazte eguna lamintxu

Lamintxu Gazte Asanbladak, Usansoloko Jai Batzordearen laguntzarekin, IV. Gazte Eguna antolatu du martxoaren 4an, larunbatez.

Lamintxu Gazte Asanbladak, Usansoloko Jai Batzordearen laguntzarekin, IV. Gazte Eguna antolatu du martxoaren 4an, larunbatez. 10:00etan hasiko da egitaraua eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko da.

Jai eguna goizeko 10:00etan hasiko da gosariarekin eta plaza antolatzearekin. 13:00etan poteoa izango da Oinarin Txarangaren laguntzarekin. Gainontzeko jaien antzera, Gazte Egunak ere pregoia izango du 15:00etan.

Ondoren gazte bazkaria, eta bazkalostean, 16:30ak aldera, Bieskas bikote akustikoaren emanaldia. Arratsalde erdian, 18:30ean, batukada Zaparrada taldearekin. Azkenik, kontzertuak protagonista Usansolon, 21:30etatik aurrera EH Sukarraren zuzeneko emanaldia eta Akerbeltzen kontzertua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak