Galdakaoko Udalak, Bozeramaileen Batzarrak gehiengoz onartuta (talde politiko gehienek aldeko botoa eman zuten, Alderdi Popularrak kontrakoa eta Galdakao Orain taldeak abstentziora jo zuen), Usansolo udalerri bihurtzeko prozesurako ‘ibilbide-orria’ aurkeztu zuen uztailean. “Bide-orri honekin argi geratzen da prozesu honi erabateko babesa ematen diogula”, dio Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.
Ibilbide-orria jarraiki, Uribek gaur Bozeramaileen Batzordera proposamen bat eramango du Batzorde Paritarioa eratzeko eta horrela prozesu honek hasierako lanekin has dadin.
Zer proposatuko du Udalak?
Galdakaoko Udalak gaur proposatuko duenaren arabera, Batzorde Parekidea osatuko lukete: Udaleko 3 ordezkarik (alkatea bera eta bi zinegotzi), Udalaren Idazkari Orokorrak eta Usansolo Herria taldearen 3 ordezkarik (hauteskundeetako emaitzen araberako ordezkaritza proportzionala).
Proposamen hau Bozeramaileen Batzordeak berretsi beharko du, Batzorde Mistoaren eraketarako deialdia egin ahal izan dadin (bide-orriaren hurrengo urratsa). Horiek horrela, irailaren 29an Ezohiko Bozeramaileen Batzordea deituko luke Ibon Uribe alkateak, Batzorde Parekidearen osaera behin betiko onartzeko.
