→Galdakao

Bideoa | Usansoloren desanexioa Batzar Nagusiek urrian eztabaidatzea aldarrikatu dute dozenaka herritarrek

Hiru hilabete baino gehiago igaro dira usansolotarrek euren etorkizuna erabaki zutenetik. Martxoaren 27an galdeketa ofiziala egin zuten: guztira 3.647 herritar zeuden deituta kontsultara, eta ‘Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?’ galderari 2.302 herritarrek erantzun zioten (% 63,12) —2014ko galdeketan baino 115 gehiago—. Eta emaitzak honakoak: 1.877 baiezko (% 81,54), 329 ezezko (% 14,29), 47 ez daki-ez du erantzuten (% 2,04), 21 zuri (% 0,91) eta 28 baliogabe (% 1,22).

Galdeketaren emaitza ez da loteslea, baina hala ere, Galdakaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari helarazi zion galdeketaren emaitza. Gaur egun prozedura Batzar Nagusien esku dago; hark hartuko du Usansoloren etorkizunari buruzko azken erabakia. Eta horregatik gaur elkarretaratzea egin dute 40 bat usansolotarrek Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean: “Gaur batzarra izan dute aldundia osatzen duten alderdiek uztaileko osoko bilkurari begira. Ikusi dugu Usansoloren auzia ez dutela gai zerrendan sartu. Horregatik elkartu gara gaur hemen, Batzar Nagusiek ahalik eta arinen bozka dezaten Usansoloren desanexioa”, dio Monika Mena UHko bozeramaileak.

Uztaileko osoko bilkuran ez dute, beraz, gaia eztabaidatuko, eta urrira arte itxaron beharko dute usansolotarrek: “Abuztuan ez da osoko bilkurarik izango eta irailean politika orokorraren osoko bilkura izango dute. Espero dugu urriko osoko bilkuran Usansoloren desanexioa bozkatzea”, dio Menak.

Monika Mena (UH): “Herriak erantzun du eta Usansoloren etorkizuna erabaki du”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak