→Galdakao

Bideoa | 113 kanpaikada entzungo dira gaur Usansolon, udalerri direla ospatzeko

Usansolo herri bilakatu da. Hala ebatzi dute gaur Bizkaiko Batzar Nagusiek. Gernikako Juntetxean Usansoloren segregazioa bozkatu dute eta hauek izan dira emaitzak: aldeko 39 boto (EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Bizkaia), bi abstentzio (PP) eta kontrako zortzi boto (PSE). Modu horretan, Usansolo Bizkaiko 113. udalerri bilakatu da Foru Arauaren baldintza guztiak beteta.

Batzar Nagusietan Usansoloren desanexioa bozkatu eta onartu ondoren, orain Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute. Baliteke Espainiak helegitea jartzea, izan ere, 5.000 biztanleko langa ez du gainditzen Usansolok (gaur egun 4.700 inguru ditu) eta hori da Espainiako legeak ezartzen duen muga udalerri independente bat eratzeko. Usansoloren desanexioa foru legearen bidez onartu da (2.500 biztanle gutxienez).

Monika Mena Usansolo Herriako (UH) bozeramailearekin berba egin dugu GEURIAn eta zera adierazi digu: “Ez dugu uste Espainiak helegitea jarriko duenik. Usansolotarron eta Batzar Nagusien erabakia errespetatu besterik ez du egin behar. Horren kontra egitea antidemokratikoa litzateke”, dio Menak. Helegiterik ezean behin betikoa izango da bereizketa, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako urratsak egingo dira egoera administratibo berrirako trantsizioa egiteko.

Argazkiak | Usansolotarrek Batzar Nagusien desanexioaren baietza ospatu dute irribarrez, malkoez eta ilusioz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak