Berria Txapelketako final-hamaseirenetako azken hiru kanporaketak jokatuko dira asteburu honetan. Maiatzaren 1ean Usansolo eta Intxurre lehiatuko dira
Berria Esku Pilota Txapelketako final-hamaseirenak ari dira jokatzen. Kadeteen, gazteen eta nagusien kategoriak hartzen ditu lehiaketak eta Usansolok ordezkaritza du aurten: Azkueta eta Olabarri (kadeteak), Orue eta Ruiz (gazteak) eta Atutxa eta Gonzalez (nagusiak).
Maiatzaren 1ean, astelehenez, Alegian (Gipuzkoa) jokatuko dute usansolotarrek bertako Intxurre pilota elkartearen aurka. Partidak 11:00etan hasiko dira eta antolatzaileen arabera, “oso kanporaketa estua eta orekatua” espero da. Hauek dira usansolotarren aurkariak: Zubeldia-Olano (kadeteak), Zubeldia-Aizpitarte (gazteak) eta Artola-Irazustabarrena (nagusiak).
Argazkian Atutxa eta Gonzalez, 2015eko txapelketa batean :: Usansoloko esku pilota taldea
