Hamairu urte ondoren, Herriarteko finalera iritsi da Usansolo Esku Pilota taldea. Markina izango du aurkari ekainaren 23an Zornotzako frontoian
Bizkaiko Herriarteko esku pilota txapelketako finala jokatuko da ekainaren 23an, ostiralez, 19:00etatik aurrera Zornotzako frontoian. Bertan arituko da Usansoloko taldea eta aurkari izango du Markinako taldea. Herriarteko torneoko final honetara heltzeko Usansolok atzean utzi ditu Atxondo, Munitibar, Bermeo eta Dimako taldeak.
Usansolo taldea osatuko dute Azkueta-Gomez kadeteek, Orue-Ruiz gazteek eta Beitia-Gonzalez nagusiek. Markinakoa, berriz, Sololuze-Azpiazu kadete mailan, Agirreamalloa-Ibarloza gazteetan eta Albizu-Urizar nagusien mailan.
Usansolo herriarteko finalera iritsi zen azken urtea 2004a zen. Lezamaren kontra jokatu zuen finala Zeanurin, baina ez zuten garaipena lortu.
