→Galdakao

Usansolo txapeldun aurreneko aldiz Herriarteko esku pilota torneoan

usansolo esku pilota 2017 herriarteko txapelketa irabazleak ARGAZKIA JUAN ECHEVERRIA MD

Usansolok eta Markiñak Bizkaiko Herriarteko txapelketako finala jokatu dute ekainaren 23an Zornotzako frontoian, eta garaipena usansolotarrek lortu dute.

Usansoloko ordezkariak eta auzokideak garaipena ospatzen :: Juan Echeverria, Mundo Deportivo

Usansolo eta Markiña udalerriek Bizkaiko Herriarteko esku pilota txapelketako finala jokatu dute ekainaren 23an Zornotzako frontoian, eta garaipena usansolotarrek lortu dute. Txapelketa honetako finala jokatu zuten azkenekoa 2004an izan zen, baina zilarrezko domina eskuratu zuten Lezamaren kontra Zeanurin. Aurten, 13 urte ondoren, txapela irabazi du Usansolok.

Usansolo taldea osatu dute Azkueta-Gomez (kadeteak), Orue-Ruiz (gazteak) eta Beitia-Gonzalez (nagusiak) bikoteek. Herriarteko torneoa irabazteko Usansolok atzean utzi ditu Atxondo, Munitibar, Bermeo, Dima eta Markiñako taldeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak