→Galdakao

Bideoa | Monika Mena (UH): “2023an Usansolo Udalerako hauteskundeak izatea espero dugu”

Gaur bertan Usansolo Bizkaiko Lurralde Historikoko 113. udalerrian bihurtzeko aldeko botoa eman dute Gernikako Batzar Nagusiek. Guztira 49 boto eman dituzte: aldeko 39 boto, kontrako zortzi eta abstentzio bi.

Juntetxetik irten bezain pronto Usansolok eman beharreko hurrengo urratsen inguruan berba egin dugu Monika Mena Usansolo Herriako bozeramailearekin. Datorren urtean udal hauteskundeak dira, eta GEURIAk horren inguruan galdetu dio Menari. Usansoloko Udala eratu baino lehen Kudeaketa Batzordea sortuko dutela azaldu digu, herriko jaiak igaro ostean.

Argazkiak | Usansolotarrek Batzar Nagusien desanexioaren baietza ospatu dute irribarrez, malkoez eta ilusioz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak