→Galdakao

🔴 ZUZENEAN | Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bilakatu da

Usansolo herri bihurtzeko urrats garrantzitsi bat eman dute gaur Bizkaiko Batzar Nagusiek. Gaur bozketa egin dute Gernikako juntetxean eta guztira 49 boto eman dituzte (guztira 51 dira Gernikako juntetxean dauden ordezkariak): aldeko 39 boto, kontrako 8 boto eta 2 abstentzio.

EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiko ordezkariek Usansoloren segregazioaren alde bozkatu dute, PPk abstentziora jo du eta PSEk kontrako botoa eman du. Modu horretan Usansolo Bizkaiko 113. udalerri bihurtuko da Foru Arauaren baldintza guztiak beteta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak