Azaroaren 25etik 27ra bitartean Usansoloko jaiak izango dira. Ujaba Jai Batzordeak 30 jarduera antolatu ditu (egitaraua esteka honetan irakurgai), eta ekintza horien artean kuadrillen arteko txapelketa antolatu du Lamintxu Gazte Asanbladak. Besteak beste, soka saltoa, matematika lasterketa, penalti zoroak, tortilla eta indaba lehiaketak edota herri kirolak puntuagarri izango dira kuadrillen arteko txapelketan.
Txapelketan parte hartu nahi duten kuadrillek izena eman behar dute azaroaren 20an, igandez, Unkina plazako frontoian, 13:30etik 14:30era eta 19:00etatik 20:00etara.
300 euro saritan
Kuadrillen arteko txapelketak 300 euro banatuko ditu guztira: lagun-talde txapeldunak 150 euro irabaziko ditu, bigarrenak 100 euro, eta hirugarrenak 50 euro.
Kuadrillen arteko txapelketa
Azaroak 25, ostirala
20:00-20:30 Mozorro photocalla plazako frontoian.
– Parte hartzea: 5 puntu
21:00 Soka saltoa BM supermerkatuaren aurrean.
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
21:30 Matematika lasterketa Aldatzen
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
22:00 Penalti zoroak Izar plazan
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
22:30 Gominolak jaten
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
Azaroak 26, larunbata
10:00-14:00 Tortilla txapelketa karpan
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
10:00-14:00 Indaba txapelketa karpan
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
18:30 Herri Kirolak karpan
– Parte hartzea: 5 puntu
– 1. postua: 15 puntu
– 2. postua: 10 puntu
– 3. postua: 5 puntu
06:00 Argazki gaupaseroa
– Parte hartzea: 5 puntu
Azaroak 27, igandea
19:00 Sari banaketa
