Sareak

☉ Galdakao

Kudeaketa Batzordearen 8 kideak aurkeztu eta erregistratu ditu Usansolo Herriak Bilbon

Hauteskundeetarako gero eta denbora gutxiago falta denean, Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideen zerrenda aurkeztu du Usansolo Herria alderdiak Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren atean

|

Atzoko herri-bilera, Mailu plazan // Usansolo Herria

Hauteskundeetarako gero eta denbora gutxiago falta denean, Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideen zerrenda aurkeztu du Usansolo Herria alderdiak Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren atean: Diego Ortega Gozalo, Enrique Barrenetxea Etxebarria, Juan Agustin Aizpuru Izaguirre, Javier Aurrekoechea Ibarrechevea, Alvaro Ruiz Vadillo, Jose Angel Garcia Iragorri, Julen Urgoiti Llano eta Mari Angeles Barañano Ruiz: “Pozarren gaude, erronka berriei eusteko gogotsu”, aitortu du Monika Mena Usansolo Herriako bozeramaileak.

Iazko azarotik Usansolo herria Bizkaiko Lurralde Historikoko 113. udalerria dugu, baina Foru Aldundiak ez du Kudeaketa Batzordea eratu momentuz. “Denbora askorik ez dago hauteskundeei begira eta gure partetik erregistratu dugu hautesleen zerrenda. Orain EAJk ordezkariak iragarri behar ditu bere 3 ordezkariak”, azaldu dio Menak GEURIA komunikabideari. Bizkaiko Foru Aldundiak azaroaren 23an iragarri zuen Kudeaketa Batzordea sortu behar zela. “Orain hauteskundeak gertu ditugu eta eratu barik dagoen Kudeaketa Batzordea sortzea ezinbestekoa da herria kudeatu ahal izateko”.

Usansolo Herria alderdiak (UHk) herri-bilera antolatu zuen joan den martxoaren 23an, Mailu plazan. Aldizka antolatzen dituzten asanblada ireki hauek herritarrak bildu eta informatzea dute helburu eta azken honetan Usansoloko segregazioaren prozesuaren garapena aztertu zuten bertan, Kudeaketa Batzordearen eraketa eta maiatzaren 28an egingo dituzten udal hauteskundeak ardatz modura.

Monika Mena, iazko azaroan Batzar Orokorreako bozkaketa egin ostean // Geuria

Berri honek GEURIA komunikabideak 2022an iragarritakoa berretsi du: Usansolok ezin izango du aurtengo hauteskundeetan parte hartu eta UH berriro aurkeztuko da Galdakaoko udal-hauteskundeetara. Horrelaxe azaldu zigun Monika Mena UHko bozeramaileak Estatuko Abokatutzak segregazioaren kontra helegitea jarri zuela jakin ondoren. “Helegite honek Usansoloren segregazio prozesua beste lau urtez luzatuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi urtez egongo da mahai gainean, eta beste bi urtez Madrilen”.

☉ Galdakao

Programa | Mozoilo Eguna Galdakaon

Aurtengo edizioan Gela Erronkak bat egingo du zapatuko programazioan. Everesting eta Viverorako haur eta helduen martxak antolatu dituzte zapatuan

|

Galdakaoko artzai txakurren erakustaldia, iaz // Geuria

Asteburu honetan, ekainaren 2tik 4ra, Galdakaoko Mozoilo Egunaren 6. edizioa ospatuko dute. Hainbat jarduera prestatu dituzte eta aurten, berritasun modura, Galdakaoko Udalak eta GELA Txirrindularitza Elkarteak antolatutako Gela Erronkarekin bat egin du programazioak ekainaren 3an (zapatua), besteak beste.

Ekimen azpimarragarrien artean barikuko Kurtzeko esku-pilota partidak, zapatuko Mozoilo bazkaria eta domekako dantza alardeak eta artzai txakurren erakustaldia ageri dira aurtengo egitarauan. Musika eta festa ez da faltako datozen hiru egunetan.

Egitaraua | Mozoilo Eguna 2023

Ekainak 2, barikua

16:30 Primietara jolasa, Kurtzea frontoia
17:30 Esku pilota partidak, Kurtzeko frontoia
20:30 Galdakao Kantari, Kurtzeatik

Ekainak 3, zapatua

04:30 Gela Erronkako ‘Everesting’ kirol-probaren hasiera. Ekimen solidarioa.
10:00 Spinning solidarioa, Gandasegiko patioan
12:00 Igoera txiki eta herri igoera Viverora bizikletaz, Ardantza parketik
13:00 Dacapo Musika Bandaren kontzertua, kalez kale
15:00 Mozoilo bazkaria
17:00 EinGo erromeria, Kurtzeko plaza
17:00 Gynkana eta martxa txikia, Ardantza parkea
20:00 Martxatxiki, kalez kale eta Everesting probaren amaiera
20:45 Kalejira musikatua

Ekainak 4, domeka

11:00 ‘Pilota Plazara’ ekimena, gaztetxoekin, Iturrondo plaza
11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardantza parkea
12:00 Dantzari txikien alardea, kalez kale
17:00 Dantzari txikien alardea, Santi Brouard enparantza
18:00 ‘Pilota Plazara’ ekimena, helduekin, Iturrondo plaza

Osorik irakurri

☉ Galdakao

BIDEOA | Ainhoa Agirregoikoa (EAJ Galdakao): “Sei zinegotzi mantendu ditugu; datu inportantea da guretzako”

2019ko hauteskundeekin alderatuta, 483 boto galdu ditu EAJk, baina eserleku kopuru bera izango dute

|

EH Bilduk botoetan eta zinegotzi kopuruan irabazi du Galdakaon. Jeltzaleek, berriz, 2019ko hauteskundeekin alderatuta, 483 boto galdu dituzte, baina eserleku kopuru bera izango dute. “Sei zinegotzi mantendu ditugu; datu inportantea da guretzako”, azaldu du Ainhoa Agirregoikoa zerrendaburuak.

Alkategaiak eskerrak eman nahi izan dizkie galdakoztarrei eman dieten konfiantzagatik. “Udaletxean jarraituko dugu lanean, jo eta ke: lau urte ditugu aurretik, lan egiteko eta galdakoztarrentzako gauzak lortzeko”.

#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; Iñigo Hernando, alkate

Osorik irakurri

☉ Galdakao

BIDEOA | Iñigo Hernando (EH Bildu Galdakao): “Pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”

Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. 9 zinegotzi lortu dituzte, EAJk baino 3 gehiago

|

Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. Iñigo Hernando buru, koalizio ezkertiarrak 5.383 boto lortu ditu, EAJk baino 1.737 gehiago. Horrela, 9 zinegotzirekin helduko da Hernando Udalera, EAJren 6ren aldean.

“Eskertzekoa da jentearen babesa”, onartu dio zerrendaburuak GEURIAri. “Ikusiko dugu nola amaitzen den guztia, baina, printzipioz, itxura ona dauka: pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”. Hernandok EH Bilduk izan duen botoen hazkunde orokorraz ere jardun du: “Bagenekien joera goranzkoa izango zela, eta, agian, horrelako gauzak gertatu zitezkeela Bizkaian, ez bakarrik Galdakaon”.

#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; gobernua, erabakitzeke (% 93)

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; Iñigo Hernando, alkate

#M28 | Galdakao | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

EH Bilduk irabazi ditu alde handiz hauteskundeak

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Programa | Olabarrietako jaiak 2023

|

galdakao olabarrieta jaiak
Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra // Artxiboa

Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra bitartean. Jai Batzordeak 20 jarduera antolatu ditu: mus txapelketa, erromeriak, gastronomia lehiaketak eta herri kirolak, besteak beste.

Olabarrietako jaiak 2023

Maiatzak 26, barikua
18:00 Jaien hasiera, txistularien kalejira
18:00 Mus txapelketa
18:30 Txokolatada, Olabarrietako Nagusien Elkartearen eskutik
20:00 Erromeria: LOWE bikotea
23:00 Gaupasa Crespo SH DJrekin

Maiatzak 27, zapatua
11:00 Kalejira txistulariekin
12:00 Lehen jaunartzeko meza, agurra eta dantza emanaldia MIREN ERREGINA Taldearekin.
13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat Pertsona Nagusien egoitzan
18:30 Herri kirolak eta Euskal Kultura umeentzat Urperen eskutik
18:45 Tortilla txapelketa
20:15 Tortillen aurkezpena
20:30 Sardinada herrikoia
20:30 Tortilla txapelketako sari banaketa
20:45 Erromeria Crespo SH DJrekin
23:45 Gaupasa, PERY & GROSS

Maiatzak 28, domeka
11:00 Kalejira txistulariekin
13:00 Igeltoka txapelketa
13:00 Kalejira-kantujira Kilometro-Kanturen eskutik
18:00 Jaien amaiera

Osorik irakurri