→Galdakao

Usansoloko I. Lasterketa herrikoia ekainaren 12an ospatuko da

Ekainaren 12an, igandez, Usansoloko I. Lasterketa herrikoia antolatu du U113 Triatloi Taldeak. Irteera Arlo Baltza plazan izango da: 11:00etan umeak (500 metro), 11:30ean gazteak (2,3 kilometro) eta 12:00etan nagusiak (6,9 kilometro).

Parte hartu nahi duenak 7 euroko transferentzia egin behar du kontzeptuan partaidearen izen-abizenekin 2095 0073 10 9114640903 (BBK) kontu korrontean, eta lasterketa egunean aurkeztu. Hala ere, lasterketa egunean bertan ere izena eman daiteke 10 eurotan. Umeek eta gazteek doan parte hartuko dute. Izena eman duten guztiek kamiseta jasoko dute opari.

Duela bi urte sortu zuten U113 taldea Usansoloko kirolariak talde batean batzeko asmoz. Ordutik, bi kirol proba antolatu dituzte: joan den azaroaren 8an, Usansoloko I. Mendi Duatloia eta datorren ekainaren 12an I. Lasteketa herrikoia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak