Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) lehendabiziko esne bankua izango du aurten. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Galdakao-Usansolo Ospitalean izango da eta 32 asteren buruan edota 1.500 gramo inguru pisatzen duten jaioberrientzat izango da bertan bilduko den esnea. Era berean, umeei esnerik eman ezin dieten amei laguntzeko balio izango du esne bankuak.
Aurreikuspenen arabera, azken hiruhilabetean martxan jarriko dute esne bankua, Ospitaleko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroan. Aurrenkontua 70.000 eurokoa izango da.
NOLA ERABILI ESNE BANKUA?
Esne-emaileek etxean izoztu ahal izango dute esnea eta hamabostean behin gertuko osasun zentrora eraman beharko dute. Handik Galdakaoko Ospitaleko bankura eramango dute, norbaitek horren beharra izan arte.
16.000 SINADURA BILKETA
Esne bankuaren sorrera aldarrikatzeko iaz 16.000 sinaduratik gora bildu ziren change.org plataforman. Gaurutzetako Ospitalean jartzekoa zen eskaria, baina transfusio eta giza ehunen zentroa Galdakaoko Ospitalean dagoenez, bertan kokatzea adostu du Eusko Jaurlaritzak.
