→Galdakao

Eneko Atxa sukaldariak menu ekologikoa prestatu du Galdakao-Usansolo ospitalean

galdakao usansolo ospitalea 2017 eneko atxa ARGAZKIA Anboto

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur (ekainak 5) eta horren harira, Galdakao-Usansolo ospitaleko pazienteek menu berezia izango dute gaur.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur (ekainak 5) eta horren harira, Galdakao-Usansolo ospitaleko pazienteek menu berezia izango dute gaur: garia zuku iberikoan eta perretxiko-emultsioarekin lagundua; piper-zukuaz eta barazkiz erretako legatza; eta postrea, etxeko ogi-torrada.

Aurten 10 urte dira Galdakao-Usansolo ospitaleak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen duela eta 2011. urtetik menu ekologikoa eskaintzen hasi ziren. Azken urteetan sukaldari zornotzarraren laguntza izan dute menua osatzeko. Atxak Azurmendi jatetxea du bere gain eta munduko jasangarriena da The World’s 50 Best Restaurants zerrenda ospetsuaren arabera.

Argazkia: Anboto.org
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak