San Andres jaiak ospatzen ari da Usansolo. Hiru eguneko jai egitarauak hamaika jarduera ditu usansolotarrentzat eta atzo, larunbata, tortilla eta indaba lehiaketak izan ziren Unkina plazan. Sariak banatu ondoren, denok bazkaldu zuten Unkinako karpan.
