Monika Mena (UH): “Herriak erantzun du eta Usansoloren etorkizuna erabaki du”

Segregazioari buruzko galdeketa egin da gaur Usansolon. Guztira 3.647 herritar zeuden deituta kontsultara, eta ‘Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?’ galderari 2.302 herritarrek erantzun diote (% 63,12) —2014ko galdeketan baino 115 gehiago—. Eta emaitzak honakoak: 1.877 baiezko (% 81,54), 329 ezezko (% 14,29), 47 ez daki-ez du erantzuten (% 2,04), 21 zuri (% 0,91) eta 28 baliogabe (% 1,22). … Irakurtzen jarraitu Monika Mena (UH): “Herriak erantzun du eta Usansoloren etorkizuna erabaki du”