☉ Galdakao
Usansolo erdigunean lurpeko tren geltoki berria egitea aztertzea onartu dute Batzar Nagusiek

Osoko bilkura egin zuten atzo Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikan. Besteak beste, Metroaren 5. Lineari buruzko EH Bilduren mozio bat eztabaidatu zuten diputatuek eta batzarkideek. Alde batetik, mozioaren lehenengo puntuan, “jatorrizko proiektuak Usansolon planteatutako geltoki bakarraren kokapena aldatzea” eskatu zuen koalizio ezkertiarrak, baita “lurpeko geltoki horretako sarbide-kainoietako bat udalerriaren erdigunerantz mugitzea” planteatu ere.
Era berean, “Usansoloren erdigunean, lurpeko geltoki berri bat proiektatzea, ospitalearen ondoan planteatutakoaz gain” eskatu dute. Raúl Méndez EH Bilduko batzordekideak aldaketa horiek planteatu ditu Usansoloko garraioa “hobetzen” ahalegintzeko eta “ez okertzeko”: “Herrigunetik 200 metrora dagoen egungo geltokia kendu eta Usansolo eta ospitalearen artean autobus bat martxan jartzea jasoten duen irtenbidea aurkeztu delako zirriborro bezala”, dio Méndezek.
Bestetik, mozioaren bigarren puntuan, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote bitartekari lana egin dezala “Usansoloko herritarrek eta eragileek jendaurrean jartzeko prozesuan aurkeztu dituen alegazioak aztertu eta balioesteko, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrean esku hartzeko, alegazio horiek kontuan har daitezen”. Jendaurreko erakusketa eta alegazioak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaitu zen: urtarrileko kontrol bilkuran Méndezek adierazi zuenez, “hainbat alegazio” aurkeztu zituzten usansolotarrek: “Alderdi politikoek —Usansoloko EAJk barne—, gizarte eragileek edota norbanakoek”. Besteak beste, Usansolon sinadura bilketa egin zuten abendua eta urtarrila bitartean herrigunean lur azpiko tren geltokia jarri eta 5. linearekin bat egiteko, eta guztira, 2.000 sinadura inguru jaso zituzten.
Batzar Nagusietako ordezkariek mozioaren bi puntuak banaka bozkatu zituzten: lehenengo puntuan EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde bozkatu zuten eta EAJk, PSEk eta PPk abstentziora jo zuten; bigarren puntuan alde bozkatu zuten EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek, eta PPk oraingoan ere abstentziora jo zuen. Gauzak horrela, puntu biek aurrera egin dute bozketan, eta orain Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari helaraziko diote onartutakoa.
☉ Galdakao
Programa | Mozoilo Eguna Galdakaon
Aurtengo edizioan Gela Erronkak bat egingo du zapatuko programazioan. Everesting eta Viverorako haur eta helduen martxak antolatu dituzte zapatuan

Asteburu honetan, ekainaren 2tik 4ra, Galdakaoko Mozoilo Egunaren 6. edizioa ospatuko dute. Hainbat jarduera prestatu dituzte eta aurten, berritasun modura, Galdakaoko Udalak eta GELA Txirrindularitza Elkarteak antolatutako Gela Erronkarekin bat egin du programazioak ekainaren 3an (zapatua), besteak beste.
Ekimen azpimarragarrien artean barikuko Kurtzeko esku-pilota partidak, zapatuko Mozoilo bazkaria eta domekako dantza alardeak eta artzai txakurren erakustaldia ageri dira aurtengo egitarauan. Musika eta festa ez da faltako datozen hiru egunetan.
Egitaraua | Mozoilo Eguna 2023
Ekainak 2, barikua
16:30 Primietara jolasa, Kurtzea frontoia
17:30 Esku pilota partidak, Kurtzeko frontoia
20:30 Galdakao Kantari, Kurtzeatik
Ekainak 3, zapatua
04:30 Gela Erronkako ‘Everesting’ kirol-probaren hasiera. Ekimen solidarioa.
10:00 Spinning solidarioa, Gandasegiko patioan
12:00 Igoera txiki eta herri igoera Viverora bizikletaz, Ardantza parketik
13:00 Dacapo Musika Bandaren kontzertua, kalez kale
15:00 Mozoilo bazkaria
17:00 EinGo erromeria, Kurtzeko plaza
17:00 Gynkana eta martxa txikia, Ardantza parkea
20:00 Martxatxiki, kalez kale eta Everesting probaren amaiera
20:45 Kalejira musikatua
Ekainak 4, domeka
11:00 ‘Pilota Plazara’ ekimena, gaztetxoekin, Iturrondo plaza
11:30 Artzai txakurren erakustaldia, Ardantza parkea
12:00 Dantzari txikien alardea, kalez kale
17:00 Dantzari txikien alardea, Santi Brouard enparantza
18:00 ‘Pilota Plazara’ ekimena, helduekin, Iturrondo plaza
☉ Galdakao
BIDEOA | Ainhoa Agirregoikoa (EAJ Galdakao): “Sei zinegotzi mantendu ditugu; datu inportantea da guretzako”
2019ko hauteskundeekin alderatuta, 483 boto galdu ditu EAJk, baina eserleku kopuru bera izango dute

EH Bilduk botoetan eta zinegotzi kopuruan irabazi du Galdakaon. Jeltzaleek, berriz, 2019ko hauteskundeekin alderatuta, 483 boto galdu dituzte, baina eserleku kopuru bera izango dute. “Sei zinegotzi mantendu ditugu; datu inportantea da guretzako”, azaldu du Ainhoa Agirregoikoa zerrendaburuak.
Alkategaiak eskerrak eman nahi izan dizkie galdakoztarrei eman dieten konfiantzagatik. “Udaletxean jarraituko dugu lanean, jo eta ke: lau urte ditugu aurretik, lan egiteko eta galdakoztarrentzako gauzak lortzeko”.
#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; Iñigo Hernando, alkate
☉ Galdakao
BIDEOA | Iñigo Hernando (EH Bildu Galdakao): “Pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”
Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. 9 zinegotzi lortu dituzte, EAJk baino 3 gehiago

Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. Iñigo Hernando buru, koalizio ezkertiarrak 5.383 boto lortu ditu, EAJk baino 1.737 gehiago. Horrela, 9 zinegotzirekin helduko da Hernando Udalera, EAJren 6ren aldean.
“Eskertzekoa da jentearen babesa”, onartu dio zerrendaburuak GEURIAri. “Ikusiko dugu nola amaitzen den guztia, baina, printzipioz, itxura ona dauka: pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”. Hernandok EH Bilduk izan duen botoen hazkunde orokorraz ere jardun du: “Bagenekien joera goranzkoa izango zela, eta, agian, horrelako gauzak gertatu zitezkeela Bizkaian, ez bakarrik Galdakaon”.
#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; gobernua, erabakitzeke (% 93)
☉ Galdakao
#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; Iñigo Hernando, alkate
#M28 | Galdakao | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.
☉ Galdakao
Programa | Olabarrietako jaiak 2023

Olabarrietako jaiak izango dira maiatzaren 26tik 28ra bitartean. Jai Batzordeak 20 jarduera antolatu ditu: mus txapelketa, erromeriak, gastronomia lehiaketak eta herri kirolak, besteak beste.
Olabarrietako jaiak 2023
Maiatzak 26, barikua
18:00 Jaien hasiera, txistularien kalejira
18:00 Mus txapelketa
18:30 Txokolatada, Olabarrietako Nagusien Elkartearen eskutik
20:00 Erromeria: LOWE bikotea
23:00 Gaupasa Crespo SH DJrekin
Maiatzak 27, zapatua
11:00 Kalejira txistulariekin
12:00 Lehen jaunartzeko meza, agurra eta dantza emanaldia MIREN ERREGINA Taldearekin.
13:00 Hamaiketakoa auzoko nagusientzat Pertsona Nagusien egoitzan
18:30 Herri kirolak eta Euskal Kultura umeentzat Urperen eskutik
18:45 Tortilla txapelketa
20:15 Tortillen aurkezpena
20:30 Sardinada herrikoia
20:30 Tortilla txapelketako sari banaketa
20:45 Erromeria Crespo SH DJrekin
23:45 Gaupasa, PERY & GROSS
Maiatzak 28, domeka
11:00 Kalejira txistulariekin
13:00 Igeltoka txapelketa
13:00 Kalejira-kantujira Kilometro-Kanturen eskutik
18:00 Jaien amaiera