Argazkian Umore Ona erregional taldea :: Jose Mari Anza Martinez
Usansoloko Umore Ona erregionaleko taldeak Ligako partidarik garrantzitsuenetarikoa jokatuko du bihar, maiatzak 6, Gernika Sporting taldearen aurka. Partida irabazteak zuzenean Preferente mailara igotzea ahalbidetuko lieke. “Era berean, hurbilago legoke Ligan txapeldun izateko“, diote klubetik.
Norgehiagoka larunbatean 19:00etan izango da Meatzetako futbol zelaian, sarrera doan. “Zalantzarik ez dago, taldeak zuon guztion laguntza behar du helburua lortzeko. 12 urte igaro ondoren, Preferente mailara igotzeko moduan gaude eta horregatik futbol zelaiko sarrera doan izango da“, diote.
Beheko kategorien lorpenak
A Gazte eta A Kadete taldeek ere “aparteko denboraldia” egiten ari direla diote Umore Ona taldetik. Alde batetik, A Gazte taldeak ohorezko maila eskuratu du eta lehen gelditu da ligan, eta bestetik, A kadete taldeak kadete arloko lehen mailara igotzea lortu du.
