Martxoak 4. Horixe izango da Usansoloko VII. Gazte Egunaren data. Lamintxu Gazte Asanbladak eguna ezinhobeto igarotzeko programa kaleratu du askotariko jarduerekin: poteo musikatua, elektrotxaranga, Bingoa, gaualdeko eta egunsentiko kontzertuak… Egitarauko ekintza guztiak, punttu-punttuan edo t’erdietan bukatu beharrean 7 minutuan programatu dituzte, zazpigarren edizioa dela eta.
Herri bazkariari dagokionez, menu beganoa eskuragarri egongo dela iragarri dute asanbladatik eta tiketak otsailaren 2tik 26ra eskuratu ahalko dituzte interesdunek Kuluxka eta Torreondo tabernetan.
Egitaraua | Usansoloko VII. Gazte Eguna
Martxoak 4, zapatua
13:07 Poteo musikatua
15:07 Herri bazkaria (paella, postrea eta kopa 12 euro)
16:37 Bingoa
17:07 Bazkaloste musikatua Gaualdeko Hasperenagaz
19:07 Gotx elektrotxaranga
22:07 Kontzertuak: Kaos Etiliko, Beranduegi Erromeria eta DJ Larraitor
