Espainiar Estatuko zazpi futbol talde etorriko dira Nerbioi-Ibaizabal Futbol 7ko txapelketara: Athletic Club, Gijón, Getafe, Rayo Vallecano, Baskonia, Santander eta Umore Ona. Kimu mailakoen txapelketa izango da eta 210 jokalari inguruk parte hartuko dute.
Txapelketa maiatzaren 21ean eta 22an jokatuko da Usansoloko Meatzeta futbol zelaian. Larunbateko jardunaldia 09:00etan hasiko da eta arratsaldera arte luzatuko da. Finala igandean izango da arratsaldez eta torneoaren amaiera 19:30ak aldera izango da.
