→Galdakao

Usansolori atea ireki diote herri bihurtzeko prozesua hasteko

galdakao usansolo galdeketa 2014

Martxoaren 25ean Gernikako Batzar Nagusiek Lurralde Mugapeen foru arauaren aldaketa eztabaidatu dute eta horren alde bozkatu dute. Erabakiaren ondorioz, Usansolok herri bihurzeko prozesua has dezake.

Usansolori herri bihurtzea eragozten zion Lurralde Mugapeen foru araua moldatzea onartu dute martxoaren 25ean Bizkaiko Batzar Nagusiek. Horiek horrela, Bizkaian herri berriak sortzea posible izango da berriro ere eta 2012ko abenduan Aldundiaren ekimenez herri gehiago sortzeko debekua indargabetua gelditu da.

EH Bilduren eta EAJren arteko akordioak ahalbidetu du Aldundiaren foru arau moldaketarako proposamena onartzea. Irune Soto EH Bilduko batzarkide taldearen bozeramaileak azaldu duenez, onartu den aldaketak ez du koalizioa asetzen eta “aurrera pauso oso txikia” den arren, “behintzat Usansolo herri bihurtzeko prozesuari ateak ireki zaizkio“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak